ANTZERKIA

Hau izan dugu 2014ko maiatzean SAROBEN landu dugun gaia. Ikasturtean zehar landutako filmak kontutan izanik emanaldi hau prestatu genuen.


2013. URTEAN BEATLES TALDEAREN OMENEZKO EMANALDIA
2012.URTEKO SAROBEKO EMANALDIA-JOSTAILUGILEA

Aurten ere 6. mailako ikasleek musika-antzerki emanaldi bat eskaini digute Saroben SARDO KONTUK. Bertan TXIRRITA eta PELLO ERROTAK XABIER LETE, ANTTON VALVERDE, OSKORRI eta beste euskal kantarien bertsioak abestu dituzte.



Aurtengo ikasturte amaieran, ikastaro batean ikasitako hainbat doinu erabiliz kontzertutxo bat prestatu dugu seigarren mailakoekin KOLOREEN SOINUAK. Hiru zati ditu eta ondo etorriko zaio agian norbaiti ideia datorren ikasturterako. 2008.urtean EGAPE IKASTOLAN egindako TXIRULA MAJIKOA operan papageno eta papagena ikus daitezke.

Begira zein gauza bitxia prestatu zuten Egape ikastolako DBHkoek ikasturte amaieran.

2008ko abenduan Urnietako Historiaren antzerki bat egin genuen Urnietarrok. Bertan Antzerkia, musika eta dantza(Egapeko dantza taldea) uztartuz historiaurretik gaurdainoko ibilbidea antzeztu zen. Hemengo hau ETBren posdatan agertutakoa da.

2006/07 eta 2007/08ko ikasturteetan Egape ikastolako ikasleek egindako antzerkiak, Saroben eta ikastolan.

Bideo hauek Xabier Lete eta Lurdes Iriondok eginak dira 80. Hamarkadan. Asko Egape ikastolan grabatu ziren eta aktoreak ikastolako ikasleak izan ziren. Kalitatea ez da ona, baina irakasle askok gogoratuko dute, Jaurlaritzak banatu zuelako ikastetxe guztietara. Garai haietan eskoletarako sortutako lehen bideo materiale didaktikoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina